Jaietan ez daudenak gogoan izango ditu Herrirak gaurko brindisean
Presoen eta iheslarien aldeko brindisa egingo du Herrirak gaur, 20:00etan, txosna gunean. Urtero bezala, jaietan falta direnak gogoan izango ditu herri mugimenduak. Hau ez da Herrirak Hondarribiko Jaietan egingo duen ekitaldi bakarra.
Bihar, hilaren 7an, Herritarren Epaia ekimenak San Pedro kalean izango du geltokia, 12:30etik 13:30era. Eta arratsean, 20:00etatik aurrera, txotx egiteko eta parrillada bat dastatzeko aukera izango da, txosna eremuan; 10 euroren truke, edateko, afaltzeko eta kafea hartzeko aukera izango da.