Enrique Abril txapelketako edizio bat
Aurten 50 urte beteko ditu Enrique Abril Errebote Txapelketak; finalaurrekoak urriaren 6an jokatuko dira Oiartzunen eta Zubietan.Larunbat honetan hasiko da txapelketa, baina Oiartzungo Txost taldeak hilaren 22an jokatuko du lehen partida. Baigorriko (Behe Nafarroa) Zaharrer Segi taldea izango du kontrario. Hurrengo partida hilaren 29an izango du Uztaritzeko (Lapurdi) Kapito Harri taldearen kontra.
Finala Villabonako (Gipuzkoa) Errebote plazan izango da, urriaren 13an.