Haurren txupinarekin eta entzierroarekin hasi dira jaiak
Gaur hasi dira 2013ko Hondarribiko Jaiak. Hasiera ofiziala bihar izango den arren, haurrak ez dira horren zain geratu eta festan murgildu nahi izan dute gaur goizean. Sekulako jendetza hurbildu da Kale Nagusira, bertatik Haurren Txupinazoa jarraitzeko. Ondoren, zezen puzgarrien entzierroak Alde Zaharreko kaleak hartu ditu.
Arratsaldean gazteen txanda izango da, Bikingo Marearekin. Graffiti eta marrazketa lehiaketak ere gaur dira, baita presoen eta iheslarien aldeko brindisa eta, nola ez, koadrilen afariak. Eguna musikarekin amaituko da, Los Suaves taldearen eta Hondarribiko Hiria Musika Bandaren kontzertuekin.
[nggallery id=32]