Eskola materiala jasotzen ari dira Gurutze Gorriko boluntarioak
Carrefour saltokian mahai bat jarri dute “arazo ekonomikoak dituzten familien beharrak asetzeko asmoz”. Bigarren urtez
Elkartasun itzulera eskolara kanpainari ekin diote.Gaur gaueko bederatziak arte egongo dira eta bihar goizeko bederatzietatik aurrera ere bertan izango dira Gurutze Gorriko boluntarioak materiala biltzen. Oraingoz kanpainak erantzun “motela” izan duela aitortu du boluntarioetako batek: “Arratsaldean, dena den, jende gehiago animatu da. Egia da jendeak nahikoa duela bere egoerarekin, baina ahalegin txiki bat eskatu nahi diegu”.
Koadernoak, margoak, motxilak… biltzen ari dira gero arazo ekonomikoak dituzten familien artean banatzeko.
Gurutze Gorriak eta Carrefour Elkartasun Fundazioak elkarlanean egindako kanpaina da egiten ari direna. Carrefourrek bezeroek eskolako materialean ematen duten kantitate berdinaren dohaintza egingo du, Gurutze Gorriak jasoko duen kantitatea bikoiztuz.