Eskolako materiala biltzen ari dira Errenteriako Gazte Sozialistak
Norbaitek ekarpenen bat egin nahi badu, Errenteria-Oreretako Herriko Etxean utzi beharko du. Atzo hasi ziren eskola materiala biltzen, eta jasotako Gurutze Gorriari emango diote.
Herritarrak animatu dituzte eskola materiala uztera, “egoera ekonomiko onean ez dauden familia askorentzako lagungarri baita”.