Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Bezperan hasten dira jaiak

admin
Bidasoa
2013/09/06
Iazko txupinaren irudia. Haurrak dira lehenak jaietan murgiltzen

Iazko txupinaren irudia. Haurrak dira lehenak jaietan murgiltzen

Hiriko bandera balkoian jarrita, iganderako arropa plantxatuta, hilaren 10ekoa eta 11koa ere bai, eta traineruaren garaipena ospatzeko txanpan botila hozkailuan. Dena prest dute hondarribiarrek urteko aste bereziena ospatzeko, Guadalupeko Amaren omeneko astea. Ia urtebete zain egon eta gero iritsi dira herriko festak. Gaurtik hasita arrazoi asko izango dituzte Hondarribiko biztanleek zein herrira hurbiltzen direnek zoriontsu izateko: alarde eguna da bat, askorentzat nagusiena, baina herriko jaiek beste hainbat egun berezi dituzte, arrantzaleena, baserritarrena, gaurkoa, eta beste dozenaka ekitaldi hilaren 11 bitarte inor ez aspertzeko modukoak. Ondo pasatu nahi duenak, lortuko du Guadalupeko Amaren jaietan. Jaien hasierako uneak bereziki maite dituztenentzat ere, egokiak dira Hondarribikoak, ez direlako behin bakarrik hasten. Zein egunetan hasten diren ere ez daukate oso argi bertakoek. Jaien abiatze ofiziala hilaren 7ko eguerdian izaten da, baina pixkanaka-pixkanaka bezperak, hilaren 6ak, garrantzia hartu du eta udala bera edukiz betetzen hasi da eta jada udal programan jai egun bezala ageri da. Bi egun gutxi ez, eta festak Guadalupeko santutegian egiten diren nobenekin abiatzen direla esaten dutenak asko dira. Goiza umeena, gaua gazteena Duela urte gutxi arte koadrilen afariak egiten zuen berezia hilaren 6a, baina egun, afaldu aurretik ekitaldi jendetsu asko pilatzen dira, horien artean zezen puzgarrien entzierroaren Haurren Txupinazoa, herriko jaiei txikiek ematen dieten hasiera handia. Haurren entzierroan egon izan direnek badakite ekitaldiak jaien hasiera ofiziala izateko elementu guztiak biltzen dituela, txupina jaurti aurreko urduritasuna eta ondorengo alaitasun eztanda, haien artean. Sekulakoa izaten da eta, beste txupinazo batzuekin alderatuta, garbiagoa da hilaren 6koa, udaletxeko balkoitik erortzen den puxika olatu erraldoiak eta konfeti euriak ez baitute ez bustitzen, ezta zikintzen ere.
15:00etan hasiko dira baltsak muntatzen

15:00etan hasiko dira baltsak muntatzen

Gaur ere Bikingo Marea da, gaur izango dira margo eta graffiti lehiaketak, gaur egingo du Herrirak preso eta iheslarien aldeko brindisa eta gaur da, nola ez, afaria koadrilarekin. Eta eguna doinuz biribiltzeko, bi kontzertu handirekin amaituko da gaurko eguna, jaien hasierakoa, edo hasierako egunaren bezperakoa, bakoitzak nahi duen bezala. Los Suaves rock talde galiziar mitikoak Bentan joko du eta Hondarribiko Hiria Musika Bandak, Gipuzkoa plazan. Bi jai eremuak leporaino beteko dira eta aurreko egunetan alardeko entseguekin bezala, sekulako festa giroa izango da Portuan zein Alde Zaharrean.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.