“Haur sorpresa” deitu dioten tarta egingo dute parte hartzaileek.
Euskocake-ek (
Euskocake.com) tarta apainketa ikastaroa emango du igandean, hilak 8. “Haur sorpresa” deitu diotena egingo dute. Interesatua dagoen orok parte har dezake.Steven Leyva Oiartzunen bizi den tarta diseinatzaileak emango du ikastaroan Ergoienen. Parte hartzaileek bizkotxoak nola egiten diren ikasiko dute, tartak nola betetzen diren, betegarriak nola egiten diren,
fondant-a nola egiten den eta beste hamaika teknika irakatsiko die Leyvak. Bakoitzak bere tarta apainduko du eta gero etxera eramateko aukera izango du.
Ikastaroa zazpi ordukoa izango da, 09:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 18:00etara. Ikastaroaren prezioa 160 eurokoa da. Informazio gehiago
webgune honetan aurki daiteke edo 635 726 721 telefono zenbakira deituta.