Lezon atez atekoaren "datu onak" mantentzen direla esan du Zabalok
Atez atekoak ekaina eta uztailean bilketa datu onak mantendu dituela jakinarazi du Lezoko Udalak. Uztailean ia hiru puntuan egin du gora hondakinen bilketa sistemak, eta Ainhoa Zabalo alkateak emaitzek “atez atekoa alternatibarik egokiena” dela berresten dutela esan du. Atez atekoak lanpostuak sortu eta merkeagoa dela gaineratu du Zabalok.
Maiatzaren 6an jarri zuten martxan atez ateko hondakinen bilketa sistema Lezon. Lehenengo hilabetean hirukoiztu egin zuten lezoarrek birziklatze tasa, %27a birziklatzetik %83a birziklatzera pasa baitziren.
Uztailean 37.360 kilo hondakin organiko bildu zituzten; 13.580 kilo ontzi arin; 14.100 kilo papera eta kartoia; 13.720 kilo errefuxa; eta 14.125 kilo beira. Guztira 92.885 kilo birziklatu zituzten lezoarrek uzatilean.