Josune Aranbururen margoak ikusi ahal izango dira Victor Hugon, 9tik aurrera
Josune Aranburu margolari donostiarraren margoak ikusteko aukera egongo da astelehenetik aurrera Donibaneko Victor Hugo etxean. Bertan hogei paisaiaren margoak ikusi ahal izango dira. Tartean daude, besteak beste Donostia inguruko herrietakoak, Bretainiakoak edo Frankfurtekoak (Alemanian bizi da artista). Bastidoreetan margotutako olio-pinturarekin daude eginak koadroak.
Irailaren 22ra arte egongo dira Victor Hugon, 16:00etatik 18:00etara. Ostiraletan itxita egongo da.