Igeriketa ikastaroetarako izena eman daiteke Altzaten
Lezoko altzate igerilekuko igeriketa ikastaroetan izena emateko epea zabaldu dute. Eskaintza haurrei zein helduei zuzenduta dago eta plazak daude maila guztietan. Interesdunek Serviocioren webgunean, 943 52 82 44 telefono zenbakian edo altzate Igerilekuan bertan jaso dezakete ikastaroen gaineko informazioa.