Urriaren 4ra arte eman daiteke izena film laburren lehiaketan
Martxan dago Errenteria Hiria Film Laburren Lehiaketa. Aurten ere, eskualdeko gazteen artean ikus-entzunezko lanak egiteko aurkeztu du udalak, nahiz eta lehiaketa adin guztietako jendeari zuzenduta egon.
Lanak aurkezteko epea urriaren 4an bukatuko da, eta udaletxeko erregistroan egin beharko da. Handik hilabetera, azaroaren 8, 9 eta 10ean publikoki erakutsiko dituzte.
Informazio gehiago 943 44 96 34 telefono zenbakian lor daiteke.