Urdaburuk Gorbeian hasiko du hurrengo bidaia
Artzaintzaren bidearekin jarraituko du Urdaburuk. Oraingoan, Gorbeia eta Izarra arteko bidea egingo du. Lau ordu eta erdiko ibilbidea izango da: 15 kilometro. Bidean, 400 metroko desnibela aurkituko dute.
Igandean izango da irteera, eta utobusa 07:00etan aterako da Iztietako autobus geltokitik.
Izena emateko, Juan Olazabalgo egoitzatik pasatu beharko da edo 943 52 78 79 telefono zenbakira deitu.