Itsasturiak multimedia erakusketa egingo dute hilaren 13tik 26ra arte Mendi Zolan kulturgunean. Euskal Kultur Erakundeak ekoiztutako erakusketak itsas mundua “barne-barnetik” erakutsiko du, Donibane Lohizune eta Ziburuko marinelen lekukotasuna jasota, baita portuan zein itsasontzian lan egiten zutenenak ere. Euskaraz, frantsesez eta gazteleraz entzun daiteke.
Bakoitzaren erritmoan ikus-entzun daitezke testigantza horiek, eta programa elkarreragile batzuk izango dira bertan. Asteartetik ostiralera 16:00etatik 19:00etara egongo da publikoari irekita, eta larunbatetan, berriz, 16:00etatik 19:00etara. Erakusketaz gain, ekitaldi berezi batzuekin egitaraua osatu dute:
- Irailaren 13an (ostirala), 18:00etan: erakusketaren estreinaldia, hainbat animazioekin (bertsuak, kantuak, eta dantza).
- Irailaren 14an (larunbata), Ondarearen Egunaren karietara: 16:00etatik 18:00etara : erakusketaren bisitak frantsesez edo euskaraz, EKEko Terexa Lekunberrik gidatuta.
- 18:00etan : mahai inguru bat euskaraz, erakusketan parte hartu duten batzuekin.
- Irailaren 19an (osteguna), 18:30ean : Jean-François Larralde-n mintzaldia frantsesez Itsas margoak eta itsasturiak Iparraldeko margolaritza modernoan gaiaren inguruan.
- Irailaren 24an (asteartez), 18:00etan (euskaraz) eta irailaren 26an (ostegunez), 18:00etan (frantsesez) : itsas ondareaz duen ezagutzarengatik ospetsua den Andoni Etxarri Hendaiarrak bi solasaldi proposatuko dizkigu Hendaiako arrantzaren historia 500 urtez (1451-1951) gaiari buruz.