Helduen tailerretan izena emateko epea irekita dago
Aurtengo ikasturtean argazkilaritzari eta ariketa mentalari buruzko ikastaroa emango dute; gainontzeko ikastaroak ohikoak izango dira. Izena emateko azken eguna hilaren 13a da.Egur-taila, euskal dantza, gitarra, masajea… hamaika ikastaro antolatu ditu aurten ere HELTA Oiartzungo Emakumeen taldeak. Ikastaro batzuk urritik maiatzera bitartekoak dira eta beste batzuk hiru hilabetekoak. Izena dagoeneko eman daiteke hilaren 13ra bitarte. Aurten Manuel Lekuona bibliotekako lanak direla eta, matrikula egiteko agiriak Fermiñenera eraman behar dira, goizetan 10:30etik 12:30era (larunbatetan izan ezik) eta arratsaldetan 17:00etatik 19:00etara.