Donibaneko eta Berrobiko gazteek desafioa egingo dute larunbatean
Larunbatean zita polita jarri dute Berrobiko eta Donibaneko gazteek desafioa egingo dute barrutian, 18:00etatik aurrera. Lehenik eta behin, trainerilen lasterketa egingo dute badian, 2.000 metroko ibilbidean. Ondoren, 550 kiloko harria mugituko dute ordu laurdenez, nork distantzia luzeagoa egin. Giro ona iragarri dute antolatzaileek.