Pilotari profesionalen jaialdia antolatu dute lehenengoz, santakrutzetarako
Titin III eta Zubieta, Jaunarena eta Merino II.aren aurka ariko dira Santakrutz Jaien barruan. Lau pilotari horien aurretik, Aritz Lasa eta Larrinaga, Jaka eta Merinoren aurka lehiatuko dira Bekoerrotako kiroldegiko frontoian hilaren 15ean arratsaldeko bostetatik aurrera.Lehenengo aldia da pilotari profesionalen jaialdia antolatzen dutela santakrutzetan.
Udaletik jakinarazi dutenez pilota jaialdirako sarrerak salgai daude dagoeneko 25 euroan Bekoerrota Kiroldegian eta Kultura Aretoan.