Meaka Dantza Taldearen emanaldia Betharramen
Herriko jaiei lotuta Mendelu auzoko Betharram adinekoen egoitzan antolatu duten egitarauaren barruan, Meaka Dantza Taldeak emanaldia eskainiko du gaur, hilaren 3an, 17:30ean. Eta bihar, asteazkena, 6 eta 12 urte bitarteko haurrentzako marrazketa lehiaketa egingo dute, 11:00etan hasita. Haur bakoitzak berak eraman beharko du erabiliko duen materiala. Arratsaldean txokolatada eta sari banaketa izango da, seietan.