Kemen dantza taldean izena eman daiteke hilaren 15era arte
Irungo Kemen dantza taldeak erakusketa antolatu du Laboral Kutxaren erakusketa aretoan, datorren ostegunetik hasita eta hilaren 15era arte. Bide batez, dantza taldean izena eman nahi dutenek, bertan egin beharko dute. Bide horrez gain, telefonoz ere eman ahal izango da izena (686 87 22 07 zenbakira deituta), edo kemendt@yahoo.es helbide elektronikora mezu bat bidaliz.
Bertan izena ematen dutenek 2008an edo lehenago jaioak izan beharko dute.