Kaputxinoetako igerilekuak hilaren 15era arte egongo dira irekita
Igerilekuak berandu ireki zituztela kontuan hartuta, Errenteriako Udalak igerilekuak beranduago ixteko erabaki hartu du. Beraz, hilaren 15era arte joateko aukera izango dute herritarrek.
Hainbat arazo medio, udalak ezin izan zituen esperotako epe barruan ireki Kaputxinoetako igerilekuak, eta uztailaren 9an zabaldu zituzten. Handik bi egunera bizilagunekin bilera egin zuten atzerapenaren arrazoiak emateko, eta horiek, euren aldetik, hainbat proposamen egin zituzten; hala nola, igerilekuak beranduago ixteko. “Auzotarren eskaera hori aintzat hartuz, eta irekiaren atzerapenak sortu zituen eragozpenak konpentsatzeko asmoz, Kaputxinoetako igerilekuak hilaren 15era arte egongo dira irekita, ohiko ordutegian: 11:00etatik 21:00etara”.