Ezustekorik ez zen egon igande goizean Paradoreko tapizen gelan egin zen Hondarribiko Gaztelua III. Xake Aktibo Txapelketan eta Alejandro Hoffman argentinarra atera zn garaile. Nazioarteko Maisu titulua du Hoffmanek eta bera zen Hondarribia-Marlaxka Xake Elkarteak antolatutako torneoa irabazteko faborito nagusia.
Igandeko xake txapelketako une bat
Jokalari bakoitzak sei partida jokatu zituen, suitzar sistemari jarraituz, eta argentinarrak bost irabazi zituen eta beste batean ‘taulak’ egin. Bigarren eta hirugarren Irungo Batalla taldeko bi jokalari geratu ziren, Ivan Muñoz eta Antxon Serras, hurrenez hurren.
Hondarribiko Gaztelua III. Xake Aktibo Txapelketa. Sailkapena
- Txapelduna: Alejandro Hoffman (Argentina).
- 2. Sailkatua: Ivan Muñoz Perez
- 3. Sailkatua: Antxon Serras Uria
Bestelako Sariak
- 1700 Elo azpiko lehen sailkatua: Iker Arri Martinez
- 16 urtetik behera lehen sailkatua: Ibai Dorronsoro Larbide
- 60 urtetik gora lehen sailkatua: Silvestre Moreiro Sanchez