Gure Eskuk oporren osteko lehen bilera egingo du gaur
Gaur 19:00etan elkartuko da Gure Esku Lau Haizetararen egoitzan. Ikasturte berriaren plangintza egingo dute, oporretatik bueltan egingo duten lehen bileran.
Horretarako, partaidetza bultzatu nahi dute, eta deialdia zabaldu dute. Jende berriarekin eraiki nahi dituztela ildo estrategikoak esan dute.
Ikasturtea “ilusioz” hasiko dutela ere gaineratu dute, “herriko bizitza sozial eta kulturalean aktibazioa sozialak duen garrantzia berriro indartuz, bereziki, euskararen normalizaziorako”. Jokabide horrek, herrian “trinkotasun soziala indartuko” duela uste du.