UEUko ikastaroetan parte hartu dutenek diru laguntza eskatzeko aukera dute
UEU Udako Euskal Unibertsitatean ikastaroetan parte hartu duten ikasle zein langabetu oiartzuarrek diru laguntza eska dezakete eta horretarako azken eguna hilaren 11a da. 185 eurora arteko laguntza emango die Oiartzungo Udalak. Laguntza jaso ahal izateko hainbat agiri aurkeztu behar dira udaletxeko informazio bulegoan; hala nola, UEUk emandako ziurtagiria, matrikularen ordainagiriaren kopia eta 2012/2013 ikasturtean langabetu edo ikasle izan denaren frogagiria. Ikastaro bakoitzeko matrikularen eta egoitza gastuen erdia ordainduko die udalak.