Bigarren eskuko azokaegingo dute larunbatean Saldisen
Hileko lehen larunbatero egiten duten bezala, larunbat honetan ere bigarren eskuko azoka egingo dute Karlos Saldise plazan. Bitxiak, arropa, oinetakoak, diskoak, liburuak eta haurrentzako jokoak erosi ahalko dituzte bertaratzen direnek 10:00etatik 14:00ak arte.
Postua jartzeko baimena udalera deituta eskuratu dezaketela interesdunek gogorarazi du udalak. Horretarako 943 52 46 50 zenbakira deitu behar dute.