Irubelakaskoa
Nafarroa aldera joko dute mendizale oiartzuarrek hilaren 15ean. Oiartzundik Bidarraira (Behe Nafarroa) autobusez joango dira eta Bidarraitik Erratzura (Nafarroa Garaia) mendiz mendi joango dira.Goizeko zazpietan abiatuko dira mendizaleak Haurtzaro Ikastolako aparkalekutik Bidarrairantz. Han motxilak hartu eta Irubelakaskoa (965 metro), Gorramakil (1.087 metro) eta Gorramendi (1.071 metro) mendiak zeharkatu eta gero, Erratzura ailegatuko dira. Guztira zazpi eta zazpi ordu eta erdiko ibilbidea da Girizia mendi taldeak prestatutakoa.
Interesdunek aldez aurretik izena eman behar dute Amazkar tabernan, Garmendi txokolategian edo
on line. Guztira 20 euro ordaindu behar dira eta izena ematerakoan 10 euro aurreratu behar dira.