Josu Urtizberearen olio margoak, Modottin
Josu Urtizberea artista hondarribiarrak erakusketa jarri du Kale Nagusiko Modotti Tailerran. Atzo arratsean eindako inaugurazioan egileak azaldu zuenez, “emozioekin jokatu du” eta “zirrara berriak” sortarazi dizkioten olio margoak hautatu ditu Modottin erakusteko. Hil osoan bisitatu daiteke, Gotzone Eluren tailerreko ohiko ordutegian: lanegunetan 11:00etatik 13:00etara eta 17:30etik 20:30era. Igandetan goizez irekitzen du Modotti tailerrak, hamaiketatik ordubatera.
Lau urte zeraman Urtizbereak herrian erakutsi gabe. Azken erakusketa 2009an antolatu zuen, Vista Eder arte galerian. Aurten, abuztuaren lehen hamabostaldian Ficoban egin zen Arteando arte azokan erakutsi zituen lan batzuk artista hondarribiarrak.