Hondarribiko alardeko Jaizkibel konpainia parekideak batzarra egingo du gaur (irailak 2), Zuloaga Etxeko hitzaldi aretoan, 19:00etan. Azken asteetan izandako bileretaz mintzatuko dira, besteak beste. Horrez gain, Jaizkibelen arduradunek konpainiaren
Facebook orrian azaldu dutenez, hilaren 8ko desfilerako zurezko eskopetak dituzte, saltzeko edo alokatzeko. Eskopetaren prezioa 50 eurokoa da eta alokatu nahi duenak 5 euro ordaindu beharko du, eta fiantza bat eman.