Herrira lasterketa antolatu du lehenengoz, Lezoko herri bilguneak
Euskal preso eta iheslarien etxeratzea aldarrikatzeko ekimen berria antolatu du Lezoko Herrirak. Kirola eta aldarrikapena uztartu ditu I. Lezo Herrira Lasterketan herri bilguneak, eta emaitza datorren igandean, hilak 8, ikusi ahalko dute antolatzaileek zein lezoarrek. Bi maila izango dira lasterketan, helduena eta haurrena. Batean zein bestean parte hartzen dutenek berriz, helburu bera izango dute euskal errepresaliatuen etxeratzea exigitzea.
Lehenak 11:00etan irtengo dira Altamira auzotik, Lezo Institututik hain zuzen ere; bigarrenak, berriz, ordubete beranduago abiatuko dira Gurutze Santuaren plazatik.
Dortsalen banaketa, Altamirako altzate auzo elkartean egingo dute larunbatean bertan lasterketa hasi baino lehen, 9:45etik 10:45era arte. Interesdunek Tiñelu tabernan eman dezakete izena edo laserketa egunean bertan Altamirako auzo elkartean.