Larunbat goizean egingo dute Amute-Kostako Auzo Egintza auzo elkarteak antolatzen duen jaietako Haurren Danborrada. Gaur (astelehena) eta bihar eman dezakete izena parte hartu nahi dutenek. Horretarako arratsaldeko seietatik zortzietara auzo elkartearen egoitzatik pasatu behar dira. Internetez ere egin dezakete,
auzo elkartearen webgunean.
Hilaren 7an, larunbata, izango da Haurren Danborrada, 11:00etan Mendelutik abiatuta. Aurretik, bi entsegu egingo dituzte, hilaren 5ean eta 6an, 18:00etatik 19:00etara, Amuteko lokalean. Bigarren egunean, ostiralean, banatuko dituzte danborrak.