Ibarguren eta Otero palista onenak
Joan den asteazkenean jokatu zituzten Joakin Etxeberria oroitaldiko finalak. Pala motzean B. Ibarguren eta Juanes, Auzmendi eta Abelen kontra nagusitu ziren 40-33. Beste partiduan, berriz, Lopez eta Otero izan ziren garailea, Irigoien eta Salinasi 40-38 irabazita.
Ibarguren eta Otero izendatu zituzten jokalari onenak.
Sariak Unai Unsuain Kirol zinegotziak banatu zituen.
EPLE pozik agertu da jaietan egindako hiru jaialdietan jende ugari joan delako pilotalekura: “Profesionalen partidetan erabat bete zen, Zuloaga oroitaldian harmailak ere bete ziren, eta Etxeberria oroitaldiak giro polita izan zen”.