Asobaleko ateak zabalik ditu Bidasoak, eta Zilarrezko Mailakoak Ereintzak
Kantxan lortu ez zuena, bulegoetan lor dezake Bidasoa-Irun eskubaloi taldeak. Asobal Ligan jokatzeko aukera parez pare zabaldu zaie irundarrei, Academia Octavio Galiziako taldeak uko egin diolako Espainiako Estatuko goren mailan jokatzeko aukerari, ez duelako lortu Asobalen aritzeko adina diru lortu. Hortaz, datozen orduetan jasoko du Bidasoak Asobalen partetik liga horretan hurrengo sasoian parte hartzeko aukera. Aukera hori mamitzen hasi zen Atletico Madril eskubaloi taldea desagertu zenean, izan ere, plaza bat hutsa utzi zuen Asobalen Madrilgo taldeak, eta hori betetzeko lehen aukera Academia Octaviorena bazen ere –Asobal Ligako maila galdu zuen–, horien ukoagatik dute aukera orain horiek.
Ez hori bakarrik. Bidasoak behar duen dirua nahiz dokumentazioa lortuz gero, Errenteria-Oreretako Ereintza taldeak Zilarrezko Mailan jokatzeko aukera luke. Datozen orduak erabakiorrak izango dira irundarren nahiz errenteriarren etorkizuna zein izango den argitzeko.