Sagardo Eguna, larunbatean
Olagarro Kultur Elkarteak Hondarribiko VIII. Sagardo Eguna antolatuko du larunbatean, hilaren 27an, Santiago kalean. Hainbat ekoizleren sagardoak dastatzeko aukera izango da. 18:00etan egingo dute lehen txotx-a eta 21:00ak arte izango da aukera sagardoa edan eta pintxoak jateko.