Paleta larruzko eta pala motzeko finalak jokatuko dituzte larunbatean
Larunbat honetan, hilak 27, Xanisteban Sariko bi finalak jokatuko dituzte Madalensoro pilotalekuan, 18:00etatik aurrera. Paleta larruz 22 urte azpikoetan, Beña Ibarguren (Lazkao) eta Mikel Salaberria (Oiartzun) ariko dira. Pala motzean, berriz, Jon Begiristain (Lasarte-Oria) eta Jon Soraluze (Lazkao).