Galiziako tren istripuan izan diren biktimei dolumina helarazi die Irunek
Irungo alkate Jose Antonio Santanok bat egin du Santiagoko tren istripuan izan diren biktimen saminarekin, eta hiriaren izenean doluminak helarazi dizkie, “familiei ere babesa eman nahi diegu une tragiko hauetan”. Alkateak zaurituak “ahalik eta azkarren” osa daitezela nahi du, eta “Galiziako herriari” elkartasuna adierazi dio.