Udalbatzarra izango da gaur
Ikasturteko azken plenoa izango da gaurkoa; 19:30ean izango da, udaletxeko areto nagusian.
Hamazazpi puntu landuko dituzte; hala nola, euskal presoen eskubideen aldeko mozioa, Cadarso enpresarekin sinatutako hitzarmenaren aldaketa eta Oarsoaldea SAri 2013ko ekarpenak.