Real Unionek Realaren bisita jasoko du gaur Galen
Realak eta Real Unionek aurredenboraldiko partida jokatuko dute gaur, 19:30etik aurrera, Galen. Bi taldeek sasoi berria prestatzeko baliatuko dute norgehiagoka, Reala irabazteko faborito garbia bada ere. Izan ere, Real Union oraindik taldea osatzen ari da, eta lehen talde horretan hamar jokalari soilik ditu oraindik.
Partida hasi baino lehen Iker Gabarain jokalaria omenduko dute. Zortzi urtez Unioneko jokalari izan da tolosarra.