Olio margo berriak aurkeztuko ditu De Garayk Otzaski galerian
Berrogei paisai bildu ditu Juan Jose de Garay artista nafarrak Damarri kaleko Otzaski galerian erakusteko. Lan berriak dira, lientzo edo paper gaineko olio margoak denak, Hondarribian, Donostian, Biarnon (Okzitania) eta Gatako lurmuturrean (Almeria, Espainia) margotutakoak.
Hilaren 29an, astelehena, egingo dute inaugurazioa, 19:30ean, eta egun horretatik aurrera eta abuztuaren 11 arte bisitatu daiteke erakusketa, ohiko ordutegian: 11:00etatik 13:30era eta 17:00etatik 20:00etara..