[nggallery id=28]
Zazpi lagunek parte hartu dute gaur, Euskal Guneak Madalen Jaien barruan antolatu duen Kukaña txapelketan. Horietan onena Martin Alvarez izan da, eta 17,79ko denborarekin. Bigarren tokian geratu da Jon Santos ia segundo bateko aldearekin. Ez du emakumerik parte hartu lehenengo aldi honetan.
Ikurrina hartu eta irteera lekura azkarrena eramaten zuena zen garailea, eta Alvarezek egin du denbora onena. Ez diete lana erraza jarri partaideei, enborra xaboiez busti baitute.
Bukaeran, partaide eta antolatzaile guztiak busti dira, Oiartzun ibaira salto egin baitute. Hori bai, kanpora irtendakoan, dutxa jaso dute.
Irabazleek Xenpelar AEK euskaltegian ikastaro bat eta OARSO BIDASOKO HITZA-ren urtebeterako harpidetza irabazi dute.
Herritar ugari joan da Oiartzun ibaira I. Kukaña Txapelketa ikustera.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.