Kanpotik zein barrutik busti ziren atzo arratsaldean herriko koadrilak. Batetik, euria gelditu gabe ari zuelako. Bestetik, DJ Bullen musikaren batera, tabernaz taberna ibili zirelako eztarriak bustiz.
Bazkariak hasi ziren euri tantak ez ziren gelditu arratsalde partean, eta euriarengandik babesteko burua astintzen ibili ziren hainbat: euritako-txapelarekin ikusi ziren batzuk, eta euritakoa beharrean, eguzkitakoa erabili zutenak ere izan ziren.
Erdialdeko tabernak igaro ondoren, Herriko Plazarako bidea egin zuten kamiseta gorridunek, eta hara nortzuk egin zieten harrera bertan: Xanti eta Maialenek. Eurak ere DJ Bullen musikarekin hasi ziren dantzan.
Hortik bakoitzak bere bideari ekin zion. Askorentzat eguna luzea izan zen, baita gaua ere, goizeko ordu txikiak arte.
[nggallery id=27]