
Horrela geldituko da jatetxea berritzen dutenean
Hendaiako Intzurako enpresa arteko jatetxean berritze lanak egingo dituzte abuztuan. Hortaz, hil horren 10etik 25era itxita izango ditu ohiko zerbitzuak jatetxe horrek. Sodexho enpresak hartu ditu bere gain berritze lan horiek. Hala ere, abuztuaren 19tik 23ra apairu hotzak emango dituztela jakinarazi dute bertako arduradunek, baina aldez aurretik izena eman behar da horiek baliatzeko.
Garbitasun eta segurtasun neurriak hartzeko egingo dituzte lan horiek jatetxean, eta apairuak prestatzen dituzten eraikina eraitsi, eta 60 metro koadro gehiago dituena egingo dute.