Eneko Millanek irabazi du Ereintzaren tenis irekia
Etxean geratu da Ereintzak antolatzen duen Errenteriako Tenis Irekiko saria. Eneko Millanek eraman du sari nagusia, finalean Raul Ramosi 7-5 6-1 irabazi ondoren.
Igandean jokatu zuten lehenengo kategoriako finala, eta bertan izan ziren udaleko ordezkariak, besteak beste: Alazne Korta eta Garazi Lopez Etxezarreta.
Aurreko egunean, berriz, beste kategorietako finalak jokatu zituzten. Horietako batean bi errenteriar izan ziren aurrez aurre: Juantxo Albisu eta Ivan Jimenez. Azkenarentzat izan zen bigarren kategoriako finala: 6-3 6-7 eta 6-3.
Hirugarren kategorian Jokin Ramos izan zen garaile, Juan Ramon del Pozoren kontra: 6-2 6-0. Laugarren kategorian, berriz, Mikel Egibar nagusitu zen, Carlos Artegaini 6-1 eta 6-0 irabazita.