Nogeras
Eva Salaberriaren tokia hartuko du Itziar Nogeras filologo errenteriarrak Donostia 2016ko zuzendaritzan. Atzo fundazioaren patronatuak egindako bileran hartu zuten erabakia, gehiengoz.
Patronatuan Donostiako Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak daukate ordezkaritza. Bertan parte hartu du ere aukeraketa aurrera eraman duen enpresak, eta bere proposamena izan da, zehazki, Nogerasena.
Patronatuak jakinarazi duenez, irailetik aurrera “talde sendotu” batek hartuko du Donostia 2016ren ardura.
Ika-mikaz inguratuta egon da aukeraketa prozesua, ABC egunkariak, lehiaketa publikoa, Noguerasen alde moldatu zela esan ondoren. Patronatuak gezurtatu egin du egunkariak argitaratutako informazioa.