Atlantiar Jokoetan laugarren sailkatu da Maddi Fernandez lezoarra
Euskal Herriko Surf Selekzioak irabazi du pasa den astean Viana Do Castelon (Portugal) jokatutako Atlantiar Jokoen XIX. aldia. Tartean lehiatu da Maddi Fernandez lezoarra eta laugarren postua eskuratu du bere mailan. 15 urte ditu Fernandezek eta Body 18 urtez azpiko Nesken Mailan aritu da.