Egun berezia izan zen atzokoa Errenteria-Oreretako 26 bikoterentzat. 50 urte elkarrekin egin dituztela ospatu zuten, eta udalak bere omenaldia egin zien.
Errenteria Hiria Kulturgunean egin zuten ekitaldia, udal ordezkariek loreak eta liburu bat banatu zien, eta bi oiartzuarren musika ere entzuteko aukera izan zen: Eider eta Gorka Zabaleta.
Julen Mendoza alkateak ere hartu zuen hitza, eta “konpromisoa eta elkartasuna zalantzan” jartzen diren egun hauetan konpromiso hori ikustea “pozgarria” dela esan zuen. Adierazpenak Bertolt Brechen esaldi batekin bukatu zuen.
Hauek izan dira omenaldia jaso duten bikoteak:
- Teodora Camino eta Isacio Gutierrez
- Maria Consuelo Maquirriain eta Jose Maria Lopez
- Juana Barcenilla eta Florentino De Dios
- Aurora Lobato eta Fernando Sanchez
- Basilisa Sebastian eta Mauricio Serrano
- Maria Sanz eta Aurelio Benito
- Ana Villota eta Tomas Frechilla
- Josefa Garcia eta Jose Zelaia
- Maria Ines Arriba eta Donilo Calzada
- Maria Dolores Iribarren eta Maximo Irigarai
- Florentina Carballo eta Rafael Gonzalez
- Florentina Rogado eta Luis Angel Albeniz
- Jacinta Monterroso eta Antonio Trofiño
- Maria Antonia Ulazia eta Francisco Lapresa
- Ambrosia Ursuegi eta Pascasio Machiñena
- Juana Joaquina Cuadrado eta Jesus Sanchez
- Margarita Millan eta Juan Mateos
- Estrella Muñoz eta Joaquin Fernandez
- Maite Aramendi eta Jesus Goinetxea
- Maria de la Luz Tabares eta Jose Maria Perez
- Javier Eugenio Elduaien eta Rosaria Mujika
- Maria Dolores Agirre eta Jose Segurola
- Maria Angeles Oiartzabal eta Francisco Javier Astibia
- Encarnacion Dominguez eta Lazaro Sanchez
- Leonor Alfonso eta Inocencio Blanco
- Maria Asuncion Hernandez eta Victoriano Herrero.