Txingudiko artisauek azoka jarriko dute ostiral gauean kirol kaian
Txingudiko Artisau eta Artisten Elkarteak (Artisautxin) azoka egingo du ostiral arratsetik gauera kirol kaian, Minatera kaleko terrazen parean. 19:00etatik 23:00etara izango da zer erosi bertan eta zuzeneko musika ere egongo da, azokara hurbiltzen direnak girotzeko.