Santiago Egunean ere alborada joko dute txistulariek
Hondarribiko Txistu Taldeak alborada joko du Santiago Egunean, hilaren 31n. Igandeetan ateratzen dira txistulariak alborada jotzeko baina, Santiago Eguna izanik, datorren asteko asteazkenean ere irtengo dira, Alde Zaharrean eta Portuan. 08:00etan hasiko dira alborada jotzen.
Igandean, hilaren 28an, Alde Zaharrean, Portuan eta Zezen plazan egingo dute ibilbide musikatua.