
Atzo jokatu ziren esku pilotako Zuloaga memorialeko finalak Fanderiako pilotalekuan. Gazte, Promesa eta Afizionatu mailetako finalak izan ziren, zehazki, jokatu zituztenak.
Afizionatuetan Ojuel-Irusta bikotea nagusitu zen, 22-18 Dorronsoro-Arratibelen kontra. Promesetan, berriz, Ugalde eta Imazek 22-16 irabazi zioten Labaka-Labakari. Gazteetan, azkenik, Larunbe eta Martija izan ziren garaile, Gelis eta Arandiari 22-16 irabazita.
Ondoren, txapelak eta sariak banatu zituzten txapeldun eta txapeldunordeentzat. Bertan, izan zen, Luima Diez Hirigintza zinegotzia. Horrez gain, pilotari onenen sariak ere eman zituzten. Honakoak izan ziren: Larunbe gazteetan, Imaz promesetan eta Ojuel afizionatuetan.
Palakoak, asteazkenean
Esku pilotako finalen ondoren, Joakin Etxeberria pala txapelketakoak bihar (hilak 24 asteazkena) jokatuko dituzte, 18:00etatik aurrera, Fanderiako pilotalekuan.