Koadrilak zeruari begira
Euriaren mehatxuarekin ari dira bazkaltzen koadrilak Zumardian. Tarteka, tanta batzuk erortzen dira, eta batzuk aterkia ere ireki dute mahaian eserita zirela. Paella ari dira jaten, eta postrerako zenbait lagun taldek goizean prestatutako jakiak izango dituzte.

Hain zuzen, hamazazpi postre prestatu dituzte beste hainbeste koadrilek. Dagoeneko badago garailea: Euskolegas koadrilak prestatutako txokolatezko ravioliak. Postrerik txarrena, berriz, sorbete gayheteroa izan da.
Ehunka lagun bildu dira Zumardian, guztiak kamiseta gorriarekin. Zumardiko lurrari kapa gorria jarri diote. Gaztetxoen koadrilak, gazteenak, gurasoenak umeekin eta ez hain gazteak direnenak elkartu dira.
Bazkal ondorengo tertuliaren ondoren, segituan jarriko dira martxan, DJ Bullen musikarekin: poteoa egingo baitute tabernaz taberna.
Hona hemen goizeko argazki guztiak:
[nggallery id=27]