
Oarso Bidasoko Eguzkik, Gipuzkoako Ekologistak Martxanenk eta Haritzalde Naturzaleen Elkarteak Ura Euskal Ur Agentziari eskatu diote Jaizkibelen egiten ari diren zundaketak gelditzeko. Zundaketa horiek mendiko sei zonaldetan egiten ari dira, eta ekologisten arabera, ez da beharrezkoa zundaketen ondorioz lor daitezkeen ur putzuen ustiaketa, aurretik ere beste bonbaketa gune batzuk ezarri zirelako, eta horien probetxua, ekologisten arabera, ez delako beharrezkoa.
Ekologistek nabarmendu dute Jaizkibel babestutako eremua dela, eta gainera, zundaketa horiek egiteko hainbat neurketa sistema ez daudela ezarrita, “legeak hala badio ere”. Horrez gain, lur azaleko lau ur putzu daudela jakinarazi dute ekologistek, eta horietatik ur gehiago bidera daitekeela sarera, “Jaizkibelen ingurumen arazorik sortu gabe”.
Eskaera horiek guztiak Ura agentziari helarazi zizkioten hilaren 17an sartu zuten eskaeran.