Jaizkibel konpainiak kantinera hautatu du
Aiara Sanz Legorburu izango da Jaizkibel konpainia parekidea iraileko festetan ordezkatuko duen kantinera. Ostiralean hautatu zuten, konpainiak egindako batzarrean. Kantinera hautatzeaz gain, beste hainbat gai izan zituzten eztabaidatzeko, besteak beste, azken urtean egindako lanaren balantzea. Kantinera hautatuta, bandera eramango duena aukeratuko dute hurrengoa. Interesa duten konpainiako kideek abuztuaren 1a baino lehen eman behar dute izena.