Ameztu konpainiak Anplag euskarazko antzezlana taularatuko du bihar, asteazkena, Santiago kalean, 22:30ean.
‘Anplag’ obrako bi aktoreak
Villapinta de la Aguadaña izeneko herri peto-petoan, biztanleak urduri daude erabat; izan ere Los Gualapeños Mariachi talde ospetsuak bere bira arrakastatsuaren azkenengo kontzertua emango baitute bertan. Ikuskizuna hasteko prest dagoenean, azken orduko arazotxo batek planak aldatuko ditu zeharo eta Jonny Sardina Punk talde amateurra arazoaz baliatuko da ikuskizunean parte hartzeko.
Abiapuntu horrekin, Ameztu antzerki konpainiako aktore David Gutierrezek eta Unai Saenz aktoreek
Anplag euskarazko obra taularatuko dute bihar, asteazkena, Santiago kalean. 22:30ean hasiko da ikuskizuna eta denentzat irekia izango da. Noski, eserita ikusi nahi duenak, hobe du garaiz iristea, badaezpada.